Feeds:
Posts
Comments

How People Learn

Oso liburu interesgarria iruditu izan zait liburu hau eta dexente orientatu dit irakaskuntzan noraka jo -metodologikoki;  gure praktika hobetzeko- ikusteko.

Pedagogian topatu izan dudan arazoa orain dela gutxi arte, teoriak egileekin lotuta zeudela izan da: Ausubel, Gagne, Bloom… Eta horrek zaildu egiten zidan ideia horiek praktikan nola jarri ikustea (noren teoriari eman garrantzi gehiago? nola bildu guztien teoriak?).

Liburu honetan askoz planteamendu pragmatikoagoa hartzen dela iruditzen zait: ikerketatik ateratako ondorio garbi eta praktikoak lantzen ditu eta irakasleentzat praktikoak suertatzen direnak. Aipamen berezia merezi duten aspektuak, liburuaren arabera, hauek dira:

  • Aurrekontzeptuak. Ikasleek gelara dakartena kontuan izan.
  • Gaiarekiko pentsamendu estrategikoa (mastering). Gaia menperatzen dutenek erabiltzen duten pentsaera estrategikoa ikasleei irakatsi behar zaie.
  • Ebaluazio formatiboa. Ez da itxaron behar gaiaren ikasketa amaitu arte ebaluatzeko; ebaluaketa ikasten den bitartean egin behar da, eraginkorra izatea nahi bada.

Baliabide honek webgunea du.

Helbidea: http://www.nap.edu/openbook.php?record_id=6160

Bertan kontsultatu daiteke baliabidea online

Nik amazon.com-etik erosi nuen.

Askotan botatzen diot begiradatxo bat eta zentratzeko (“back to the basics”; gure lanaren aspektu garrantzitsuenak zeintzuk diren gogoratzeko) baliagarria egiten zait.

Kaixo

Helburua

Blog honetan kimikaren irakaskuntzaren inguruan eta ebaluazio formatiboaren inguruan (ikasketa prozesua aurrera doan bitartean, azterketak jarri aurretik) sortzen zaizkidan zalantzak eta ematen dizkiodan irtenbideak nahi ditut partekatu.

Ebaluazio formatiboa: garrantzi handiko aspektua

Ebaluazio formatiboa kalitatezko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan garrantzi handia du eta aspektu hau kontuan hartu gabe ezinezkoa da kalitatezko irakaskuntza lortzea.

Praktikarekin lotuta

Ebaluazio formatiboan sakontzeko praktikak eman behar du gure esfortzu eta metodoen baieztapena. Hemen agertuko diren proposamenak praktikarekin lotuta egongo dira.

———-

Hemen nire ekarpenak eta zuen komentarioak izango dituzue. Espero dut hau guztia baliagarria izatea.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.