Oso liburu interesgarria iruditu izan zait liburu hau eta dexente orientatu dit irakaskuntzan noraka jo -metodologikoki; gure praktika hobetzeko- ikusteko.
Pedagogian topatu izan dudan arazoa orain dela gutxi arte, teoriak egileekin lotuta zeudela izan da: Ausubel, Gagne, Bloom… Eta horrek zaildu egiten zidan ideia horiek praktikan nola jarri ikustea (noren teoriari eman garrantzi gehiago? nola bildu guztien teoriak?).
Liburu honetan askoz planteamendu pragmatikoagoa hartzen dela iruditzen zait: ikerketatik ateratako ondorio garbi eta praktikoak lantzen ditu eta irakasleentzat praktikoak suertatzen direnak. Aipamen berezia merezi duten aspektuak, liburuaren arabera, hauek dira:
- Aurrekontzeptuak. Ikasleek gelara dakartena kontuan izan.
- Gaiarekiko pentsamendu estrategikoa (mastering). Gaia menperatzen dutenek erabiltzen duten pentsaera estrategikoa ikasleei irakatsi behar zaie.
- Ebaluazio formatiboa. Ez da itxaron behar gaiaren ikasketa amaitu arte ebaluatzeko; ebaluaketa ikasten den bitartean egin behar da, eraginkorra izatea nahi bada.
Baliabide honek webgunea du.
Helbidea: http://www.nap.edu/openbook.php?record_id=6160
Bertan kontsultatu daiteke baliabidea online
Nik amazon.com-etik erosi nuen.
Askotan botatzen diot begiradatxo bat eta zentratzeko (“back to the basics”; gure lanaren aspektu garrantzitsuenak zeintzuk diren gogoratzeko) baliagarria egiten zait.

